Global Language Schoolek eskola-eskaintza zabala dauka hiru hizkuntzatan, ingelesean, frantsesean eta gaztelanian. Ikasgelako ikasle kopurua mugatua da, eta gure irakasleak jatorrizkoak eta diplomadunak dira. Gainera, esperientzia handia dute irakaskuntzan, eta giro atsegina, goxoa eta motibagarria sortzen dute eskoletan. Gehien komeni zaizuna aukeratu baino ez duzu egin behar.

Laguntza-eskolak


Global Language Schoolen arreta berezia eskaintzen diegu ingelesa eta frantsesa ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei. Horregatik, ikasleari irakasgaia gainditzeko beharrezko laguntza, motibazioa eta errefortzua emateko bereziki prestatutako eskolak eskaintzen ditugu. Eta ezbairik gabe esan dezakegu irakasgaia gainditzen duten eta eskolekin gustura dauden ikasleen proportzioak handiak direla.

Haurrentzako eskolak


Global Language Schooleko kideok zera uste dugu, hizkuntza bat ikasten zenbat eta lehenago hasi, orduan eta errazagoa izango dela eta arrakasta ere orduan eta handiagoa izango dela.
Etxeko txikienentzako eta gazteentzako prestatzen ditugun eskolak interesgarri eta dibertigarriak dira, eta betiere zehatz-mehatz prestatuak.
Gure irakasleek esperientzia handia dute haurrekin, eta eskolak sormenez eta irudimenez betetzen dituzte, txikiek naturaltasunez eta atseginez ikas dezaten. Metodologia tradizionala erabiltzeaz gain (testu-liburua, ariketa-koadernoa eta abar), askotariko jarduerak eskaintzen ditugu, hala nola eskulanak, jokoak eta pelikulak, ingelesa betiere tresna nagusia izanik.

Nerabeentzako eskolak


Global Language Schoolen nerabeentzako eskolak eskaintzen ditugu, guztiak ere biziak eta motibagarriak. Irakasleak azken nobedadeen berri izaten dute betiere, eta eskoletan gaur egungo gaiak hartzen dituzte hizpide. Ondo asko dakigu funtsezkoena motibazioa dela, eta eskura dugun guztia egiten dugu hala izan dadin.
Irakasleak gazteak eta biziak dira, eta eskola interesgarriak aurkezten dituzte, egitura egokiari eutsiz.
Haurrentzako eskolak
Nerabeentzako eskolak
GORA
Helduentzako eskolak

Helduentzako eskolak


Global Language Schooleko kideok zera uste dugu, helduei giro lasai batean arreta pertsonalizatua eskaintzea lagungarri eta mesedegarri dela ingelesa eta frantsesa hobeto ikasi, praktikatu eta hobetzeko aukera izan dezaten. Ikasle bat Global Language Schoolera etortzen denean, maila-test bat egiten diogu, eta gure irakasleetako batek elkarrizketa egiten dio ingelesez edo frantsesez, horrela ikasleak zer maila duen errazago eta zehatzago neurtzeko. Emaitza eskuan dugula, eskola-aukera guztiak eskaintzen dizkiogu ikasleari. Ezaugarri berdintsuak dituzten ikasleak bildu ahala, taldeak osatzen ditugu. Ezaugarri horiek (idatzizko eta ahozko maila, ikaslearen helburuak eta abar) zehaztean asmatzea oso garrantzitsua da, horrela errazagoa izango delako eskolen arrakasta bermatzea. Eskolan ikasleek ingelesez zein frantsesez hitz egin dezakete, lasai askoan eta presiorik jaso gabe, beren konfiantzaren mesedetan.
Erasmus ikasleentzako eskolak

Erasmus ikasleentzako eskolak


Atzerrian zure Erasmus esperientzia hasi aurretik, ongi prestatu eta errepasatu ingelesez eta frantsesez dakizuna. Global Language Schoolen zuretzat bereziki prestatutako eskolak ditugu, esperientzia paregabe horretatik ahalik eta etekinik handiena atera dezazun. Zure helburu eta nahien arabera prestatzen ditugu eskolak. Gure irakasleek ongi asko ezagutzen dituzte esperientzia horren nondik norako guztiak, eta, horregatik, eskoletan, gramatika-egiturak eta hiztegi-zerrendak irakatsi ez ezik, beste zenbait zeregin ere betetzen dituzte. Besteak beste, atzerrira iristean egin beharreko urrats guztien berri ematen diote ikasleari, ahozkoa sakonetik lantzen dute, bertan aurkituko duen egoeraren berri ematen diote, jomugako herrialdearen kultura azpimarratzen diote, eta, are garrantzitsuagoa dena, bere buruarenganako konfiantza sendotzen diote, abenturari hasiera emateko lagungarri. Errepasatu aldez aurretik dakizuna edo ikasi gauza berriak, zure Erasmus esperientziaz bete-betean gozatzea ahalbidetuko dizutenak.
Azterketa ofizialak eta nazioartekoak prestatzeko eskolak

Azterketa ofizialak eta nazioartekoak prestatzeko eskolak


Urtetik urtera gure ikasleek arrakasta handiz egin dituzte zenbait azterketa ofizial (KET, PET, FCE, CAE), gure eskoletan prestatu ondoren. Bereziki prestatzen ditugu eskola horiek, azterketen programari jarraiki. Motibazioan, bizitasunean eta ikaskuntzan oinarritutako gure filosofiari eutsiz, azterketetako alderdi guztiak lantzen ditugu, ikaslea azterketa egitera ondo prestatua doala ziurtatzeko. Prozesu osoan zehar laguntzen diegu ikasleei: azterketaren egunean ere, hizkuntza-eskolako zuzendaria ikasleekin bertaratzen da azterketa egin behar duten tokira, dena ongi doala ziurtatzeko, sor daitezkeen zalantzak argitzeko, eta, beharrezkoa bada, azken errepaso bat egiteko. (www.cambridge.org)
GORA