- Nor garen
Nor garen
Gustatzen zaigu egiten duguna, eta hori agerikoa da gure lan egiteko moduan.Global Language School hizkuntza-eskola bat da, Beran, Nafarroako herri txiki batean, dagoena, garrantzizko zenbait hiritatik gertu (Donostia, Iruñea eta Biarritz, besteak beste). David O'Connellek eta Amaya Biurrarenak sortu zuten eskola, 2002an.
Global Language School osatzen dugunok kalitate handiko irakaskuntza eskaini nahi diegu gure ikasleei, baita arreta pertsonalizatua ere. Oso konprometituta gaude gure ikasleekin, eta horregatik buru-belarri murgiltzen gara lanean, eskolak amaitzean ere ikasleenganako arretari eusten diogularik. Konbentzituta gaudelako hizkuntza berri bat ikasteko aukera emanez, mundu berri baten ateak zabaltzen dizkiegula gure ikasleei.