Ikastaroak Irlandan

  • A) Talde-bidaia Irlandara

A) Talde-bidaia Irlandara

Hobetu zure ingelesa, ezagutu eta bizi kultura berri bat, egin lagun berriak eta gainditu zure erronka gure ikasketa-, kirol- eta kultura-programarekin, "Donegal Adventure Centre" abentura-zentroan, Irlandan.

Global Language Schoolek aukera paregabea jartzen du ikasleen eskura: Irlandara bidaia egin talde txikietan, bertan hiru aste edo hamar egun eman munduko hainbat bazterretako ikasleekin, ingelesa ikasi eta abentura-jardueretan parte hartu.

Gure ikasleak ingeles-hiztunen giro batean murgiltzea, horixe da gure helburua. Bidaiaren arrakasta bermatzeko, David O'Connell zuzendariak ikastaro osoa gainbegiratzen du.

Gauza jakina da beste hainbat enpresak antzeko ikastaroak eskaintzen dituztela atzerrian, baina uste osoa dugu gureak desberdinak direla, oso arreta pertsonalizatua eskaintzen dugulako. Globaleko zuzendariak gainbegiratzen ditu ikastaroko etapa GUZTIAK: izen-ematea, hegazkin-txartelak erostea, bidaia, zentrora iristea, eskolak eta jarduerak; ikasleak bide onetik eramateko, beraz, Davidek haiekin hiru asteak emateko ardura hartzen du bere gain. Ikasleen ongizatea da garrantzizkoena guretzat, baita eskolen, ostatuaren eta jardueren kalitatea ere.

Bundoran hiria


Bundoran Irlandako kostaldeko ipar-ekialdeko herrixka bat da, eta oso ezaguna da uda pasatzeko eta surfean aritzeko toki ezin hobea delako. Eremu eder-ederra da, ingelesa ikasteko eta aldi berean ondo pasatzeko toki aparta. Herriak denetik dauka: hondartza, zinea, jolas-parkea, ur-parkea, eta baita zenbait kulturgune ere.

"Donegal Adventure Centre" zentroa


"Donegal Adventure Centre" zentroak 10 urte baino gehiago daramatza gazteentzat egokitutako oporrak eskaintzen, abentura-jarduerak, kirola, kultura eta hezkuntza nahastuz. Zenbait profesional tituludunek zuzentzen dute zentroa, eta guztiek ere esperientzia handia dute Irlandako eta munduko bazter guztietako haurrekin, gaztetxo nerabeekin eta unibertsitate-ikasleekin.
Skating zentroan
GORA

Ikastaroa


Ikastaroak hiru aste irauten du abuztuan edo hamar egun Aste Santuan, eta horrela ziurtatzen dugu Espainiako beste talderik ez egotea, ikastaroaren kalitatearen mesedetan. Ikasleak goizean joaten dira eskoletara, 13:00ak arte, eta arratsaldean kirol-, abentura- edo kultura-jardueretan hartzen dute parte, beste hainbat nazionalitatetako ikasleekin elkartuz, elkarrekin ingelesez hitz egiteko. "Donegal Adventure Centre" zentroak antolatzen ditu jarduera guztiak. Gauerako antolatutako jardueretan ere har dezakete parte ikasleek, baita larunbatetako txangoetan ere.
Ikastaroaren amaieran, ikasle bakoitzak ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jasotzen du, baita hainbat oroigarri eder eta dibertigarri ere.
Lagunak egiten ingelesez
Eskolak

Eskolak


Ostatua

Ostatua


Iraupena: Eskolek 55 minutuko iraupena dute, 9:00etatik 13:00etara eta astelehenetik ostiralera.
Gehieneko ikasle kopurua talde bakoitzeko: 8-12 ikasle
Mailak: Taldearen ezaugarrien arabera, baina homogeneoa izango da beti.
Materiala: Material guztia prezio osoaren barnean hartu da.
Tutoretza pertsonalizatua: Ikasleek eskola indibidualak jasotzen dituzte hizkuntza-aholkulari baten eskutik, mintzamena hobetzen eta komunikazio-gaitasunak trebatzen laguntzen diena.
"Donegal Adventure Centre" zentroan bertan hartzen dute ostatu ikasleek, hainbat nazionalitatetako ikasleekin batera. Zentroa gainbegiratua dago 24 orduetan, eta honako hauek guztiak ditu: telebista-gela, joko-gela, dutxak, bainu turkiarrak, sukaldeak, jatetxea, arropa-garbitegia, konferentzia-gela, eta inolako kostu osagarririk gabe surfa egiteko behar den ekipamendu guztia.
Lekualdatzea

Lekualdatzea


Prezioak

Prezioak


Ikasleak Dublingo aireportuan jaso eta "Donegal Adventure Centre" zentrora eramaten dituzte zuzenean, inolako kostu osagarririk gabe.
Ikastaroaren guztizko prezioaren barnean honako hauek hartzen dira: ostatua, mantenu osoa meriendarekin, garraioa Irlandan, ingeles-eskolak, kirol-jarduerak, txangoak eta eskoletako materiala.
Kontuan hartzekoa da hegazkin-txartelak eta asegurua ez direla guztizko prezioaren barnean hartu.(1)
Informazio gehiago hemen -PDF-.

(1) Ikasle guztiek aseguratuta egon behar dute nahitaez, ezinbestean. EHIC aseguruak estaltzen ditu ikasleak.

Ikastaro paregabea da. Zergatik?


  • Global Language Schooleko zuzendari David O'Connellek laguntzen die ikasleei Irlandarako bidaian, eta une horretatik aurrera gainbegiratu egiten ditu une oro.
  • Gehienez 12 ikasle, ikastaroaren kalitateari eusteko.
  • Gurasoek e-mail bat jasotzen dute astero seme-alabei buruzko txostenarekin batera.
  • Ikasleek hiru aste ematen dituzte Irlandako eta beste hainbat nazionalitatetako ikasleekin, eta haiekin elkartzen dira kirol-, abentura- eta kultura-jardueretan parte hartzeko.
  • "Donegal Adventure Centre" zentroa homologatuta dago, eta begirale eta irakasle guztiak diplomadunak dira eta esperientzia handia dute.
  • Arreta oso pertsonalizatua da, gure ikasleak zenbaki soilak ez direlako.
  • Eskola pribatuak DOAN. Ikasleek mintzamena hobetzeko eta komunikazio-gaitasunak trebatzeko aukera dute, hizkuntza-aholkulari baten laguntzarekin.
Surfing Irlandan
GORA