B) Bakarkako bidaia Irlandara

Bakarkako abentura bat bizi nahi duten gazte eta helduentzako hizkuntza-bidaia da. Guk dena antolatzen dugu, ikasleek beren egonaldiaz bete-betean goza dezaten: Schullerako bidaia, eskolak, eta Atlantic School of English zentroarekiko eta familiekiko harremanak.
Irlandako zentroarekin eta ikasleekin harremanetan egoten gara une oro, gure ikasleak ongi daudela ziurtatzeko eta sor daitezkeen zalantza guztiak argitzeko.