Enpresentzako eskolak

Enpresentzako eskolak


Enpresentzako eskolak
Global Language Schoolen ingeles-eskolak eskaintzen dizkiegu ikastaro trinkoak edo espezifikoak egin nahi dituzten, edo, besterik gabe, hizkuntzaren etengabeko prestakuntza jaso nahi duten enpresei. Gure bezeroek Beran dugun zentroan zein beren enpresetan jaso ditzakete eskolak, aukeran.

Gure Zentroan
Eskolak hasi aurretik, enpresari elkarrizketa egiten diogu, eta, jarraian, eskolen ezaugarriak aztertzen ditugu, hala nola maila, helburuak, premiak, interesak, ikasleen aurretiko joera eta abar. Behin ezaugarriak finkatuta, ahalik eta profesionaltasun handienarekin ematen ditugu eskolak, Globalen funtsezko hurbiltasuna eta arreta pertsonalizatua galdu gabe.
Jatorrizko irakasle tituludunek ematen dituzte eskolak, eta guztiek ere esperientzia handia dute irakaskuntzan eta enpresa-munduan.
Irakaslek badute langileek beren lanpostuetan egunero aurkitzen dituzten zailtasun eta premia guztien berri.

Enpresaren eskura txosten bat jartzen dugu betiere, bertaratzeari eta eskolen bilakaerari buruzkoa, hilean, hiru hilean edo urtean behin, enpresaren aukeran. Gainera, enpresarekin harremanetan egoten gara une oro, eskolen kalitatea ziurtatzeko.

Nafarroako enpresen nazioartekotzea sustatzea. Nafarroako beste hizkuntza-zentro batzuekin eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin batera, Global Language School hizkuntza-eskolak Lingua Empresa programa sortu du. Enpresaren munduan hizkuntzak irakasteko eredu/metodologia berri bat proposatzen duen proiektu aitzindari eta bakarra da Europan. Proiektuak honako helburu hauek ditu:


  • Langileen jardun profesionala hobetzea.
  • Enpresa-lehiakortasuna indartzea.
  • Nafarroako enpresen nazioartekotzea sustatzea.