Campamento de Verano en Bera
Caretas Kukuxumuxu
Ikasi jolasten...
Margotzen!!!
Pastelak Egiten

Eguneko udalekuak Beran


Global Language Schoolen 2002. urteaz geroztik jardun dugu haurrekin, eta ildo horretatik 2010ean produktu berri bat merkaturatu genuen, udararako oso interesgarria dena. Arrakasta handiz, eguneko udaleku bat antolatu genuen etxeko gazteenentzat, ongi pasatzeko eta aldi berean ingelesez zekitena zabaltzeko aukera izan zezaten.
Eskola soiletatik haratago joan ginen ahalegin horretan, ikasleen eskura jarduera-zerrenda zabala jarriz, jarduera dibertigarri, interesgarri eta hezigarriak guztiak, hala nola, sukaldaritza, lorezaintza, antzerkia, kirola, argazki rallya, zinema eta eskulanak, guztiak ere ingelesez noski.
Ingelesa tresna nagusi gisa harturik zenbait jarduera erakargarri egitea zen gure helburu nagusia.
Helburuak bete-betean lortu genituela esan dezakegu, eta, jendearen aldetik erantzuna ezin hobea izan zenez, aurrerantzean proiektua Global Language Schoolen ikurretako bat izatea da gure asmoa. Proiektua zabaltzeko asmoa ere badugu, talde kopurua handituz, frantsesaren aukera eskainiz eta jarduera-aukerak zabalduz, gure filosofiari jarraiki betiere: motibazioa, bizitasuna, sormena eta ikaskuntza.