Udan...

Ingeles-ikastaroak Irlandan
Zatoz Bundoran hirira, Donegal konderrira, abenturaz gozatzeko, ingelesa ikasi eta hobetzeko, eta munduko bazter guztietako lagunak egiteko. Zatoz Irlandara gazte talde batekin, eta hiru asteko egonaldian ingelesean murgilduko zara atzerriko hainbat ikaslerekin batera. Bakarkako abentura bizi nahi dutenek, berriz, Schull aukera dezakete, Cork konderrian, Irlandako familia batekin aste batzuk emateko[...]
Eguneko Udalekuak Beran
Global Language Schoolek uztaileko egun guztietan ingelesez ongi pasatzeko aukera eskaintzen die gazteenei. Informa zaitez Beran antolatzen dugun eguneko udalekuaren inguruan, eta parte-hartzaileek zein ondo pasatu zuten ikusiko duzu, askotariko jarduerez gozatuz, eta aldi berean ingelesa ikasiz [...]

Kalitatea eta laguntza pertsonalizatua eskaintzen diegu enpresa-munduko profesionalei, emaitzarik onenak lor ditzaten.

Global Language School hizkuntza-eskolak 2002. urteaz geroztik dihardu Nafarroako enpresei ingeles-eskolak eskaintzen. Irakasteaz gain, profesionalek beren lanpostuetan aurkitzen dituzten hizkuntza-zailtasunak gainditzeko laguntza ematen dute gure irakasleek.

Global Language School, zure hizkuntza-eskola

Global Language School hizkuntza-eskola haur, nerabe, heldu eta enpresentzako ingeles-, frantses- eta gaztelania-eskolen antolaketan espezializatua dago. ACEFIN elkarteko kide da GLS, eta harrotasunez esan dezake goi-mailako kalitateko irakaskuntza eta arreta pertsonalizatua eskaintzen duela.